castellano


Txostengileak

Jokin Umerez, ALFAko Marketing Zuzendaria

[ txostena ]

Jokin UmerezOñatin jaio zen, 1968ko martxoaren 7an.

Jokin Umerez Informazio Zientzietan Lizentziaduna
da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Enpresa Administrazioaren arloko Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Marketing eta Merkataritza Kudeaketako Zuzendaritza Masterra Merkataritza Kudeaketa eta Marketingeko Goi Mailako Eskolan. Donostian eta Madrilen ikus-entzunezko komunikazioko eta marketingeko hainbat agentziarentzat lan egin du kontuen kudeaketarekin eta aholkularitzarekin lotutako zereginetan, eta 1998. urtean Kursaal Zentroan (Donostiako Biltzar Jauregi eta Auditorioa) hasi zen lanean Merkataritzako eta Marketingeko Zuzendari gisa.

Kursaalek garatutako marketing estrategiak eta horren garapenak hainbat aitorpen eta sari jaso ditu: ICAA’a Best Marketing Award (Korea, 2003), Madrilgo Club de Dirigentes de Marketinge-en Alpha Saria (Madril, 2004) eta ESADE aitorpena Kursaal markari (Madril, 2005). Bestalde, esan beharra dago Kursaalaren marketing plana ESIC argitaletxeak argitaratu zuela, José María Sainz de Vicuñak idatzitako El Plan de Marketing en la Práctica liburua, hain zuzen ere.

2007. urtean Alfa Taldean hasi zen lanean, Negozio Unitateko Marketing Zuzendari gisa; unitate horrek kontsumo ondasunen garapenean eta merkaturatzean lan egiten du (Alfa Hogar). Besteak beste, marketing estrategiaren diseinuaz eta exekuzioaz, Alfa markaren kudeaketaz eta produktuei, merkataritza bideei eta berrikuntzari dagozkien esparruetako negozioaren garapenaz arduratzen da.

Alfa Taldea Euskal Herriko enpresa talde garrantzitsuenetako bat da, eta hiru jarduera eremutan lan egiten duten 13 konpainiak osatzen dute. Hauek dira: Industria, Etxea eta Artea. Mila langile inguru ditu taldeak eta hainbat sektoretako bezeroak ditu: automoziokoak, aeronautikakoak, kontsumokoak eta herri administraziokoak. Alfa Hogar negozioak, nagusiki, etxeko tresna elektriko txikiak eta josteko makinak ekoizten eta merkaturatzen ditu.

Pello Alcelay Larrión, IRIZAR Ormaiztegiko Koordinatzaile Nagusia

[ txostena ]

Pello Alcelay Larrión1957. urteko abuztuaren 15ean jaio zen.

Lan esperientzia:

1987tik 1994ra Urola S. Coop.-eko Industria Zuzendari izan zen.
Irizar Tianjin-eko (Txina) Zuzendari Nagusi 1995etik 1999ra.
2000tik 2006ra munduko Irizar lantegiak koordinatzeko arduraduna izan zen.
2007. urtetik Irizar Ormaiztegiko Koordinatzaile Nagusia da.


 

Antonio Núñez, *S, C, P, F...-ko Estrategia Zuzendaria

Antonio NúñezAntonio Nuñez, Jerez, 1970. Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziatura eta Enpresa Administrazioaren arloko Masterra egin zituen ESADEn.

¡Será mejor que lo cuentes! Los relatos como herramientas de comunicación (Storytelling) liburuaren egilea. National Storytelling Network-eko kide da, eta gaur egun STORY&STRATEGY enpresan lan egiten du, hautagaien eta alderdi politikoen nahiz ospetsuen, komunikabideen eta hainbat markaren -EVAX, ENDESA edo VODAFONE- aholkulari gisa.

Lehenago SCPF-WPPko Bazkide eta Estrategia Zuzendari izan zen, eta SAATCHI & SAATCHI-ko Munduko Estrategia Batzordeko ohorezko gonbidatu. Storytelling-eko irakasle gisa eta hizlari gisa ehunka ikastaro eta hitzaldi eman ditu, eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du.

Leslie de Chernatony, Birmingham University Business School

Leslie de ChernatonyLeslie de Chernatony Markaren Marketingeko Irakasle eta Markaren Marketingeko Ikerketa Zentroko Zuzendari da Birmingham University Bussiness School-en.

Markaren arloko marketing doktoregoa izateaz gain, artikulu asko argitaratu ditu aldizkari amerikarretan nahiz europarretan, eta nazioarteko konferentzietan aurkezle lanak egiten ditu. Hainbat liburu idatzi ditu markaren marketingari buruz, Creating Powerful Brands eta From Brand Vision to Brand Evaluation dira berrienak. Hainbat ikerketa beka lortu ditu, eta azken bi beken bitartez errendimendu handiko markekin erlazionatutako faktoreen ikerketan eta zerbitzu marken ikerketan sakondu du.

Madrid Business School-eko Irakasle Bisitari izan da, eta gaur egun Irakasle Bisitari da Thammasat, Bangkok eta Luganoko (Suitza) unibertsitateetan. Leslie Chartered Institute of Marketing-eko eta Market Research Society-ko kide da. Markaren arloko estrategia eraginkorragoak bilatu nahi dituzten erakundeentzat nazioarteko aholkulari gisa lan egiten du, eta “branding”eko mintegiak zuzendu ditu, arrakasta handiz, Europan, Asian, Amerikan eta Ekialde Urrunean.. 

Markarekin erlazionatutako gaiei dagozkien gatazka legaletan peritu aditu gisa parte hartzen du, gatazken arrazoiak merkataritzarekin lotutakoak nahiz konpetentziarekin lotutakoak direnean.


Maider Hormaza, KAIKUko Marketing Zuzendaria

Maider HormazaBilbon jaio zen 1977an.

Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna EHUn.
Marketing eta Merkataritza Kudeaketako Zuzendaritza Masterra ESICen.
Aholkularitza enpresen munduan esperientzia profesional laburra izan ondoren, 2000. urtean KAIKUn hasi zen lanean produktu tradizionalaren, hau da, esnearen, Product Manager gisa. Enpresa horren baitan hainbat proiektu garatu ondoren, 2006. urtean Marketing Zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun horixe da bere lanpostua.




Aingeru Gabiña Monreal, Espainiako eta Portugalgo CONVERSE etxeko Marketing Zuzendaria

Aingeru Gabiña MonrealAingeru Gabiña (Vitoria-Gasteiz, 1977) Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna Deustuko Unibertsitate Komertzialean, kontsumo maila handiko multinazionaletan lan egin izan du.

2000an hasi zen lanean Unilever Foods España enpresako Marketing departamentuan, Flora, Calvé, Ligeresa edo Hellmann’s marketako Brand Manager gisa.

2005ean Helados Nestlé enpresan sartzen da, Horeca kanaleko Senior Brand Manager gisa lan, Nestléren izozki denden hedapen plana kudeatzeko Espainian, La Lechera markarekin.

2007an Conversen hasi zen lanean, Espainiako eta Portugalgo Converse etxeko Marketing Zuzendari gisa, eta bi herrialdetako markaren komunikazio eta posizionamendu estrategien arduradun nagusia da.

 


MARKAren KUDEAKETAri buruzko III. Jardunaldia

Izena emateko bi aukera:

  • Jardunaldi osoa
  • Goizeko saioa

ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK

AZK KOMUNIKAZIOA MONDRAGON UNIBERTSITATEA CÁMARA DE GIPUZKOA APG España