MARKAren KUDEAKETAri buruzko III. Jardunaldia
Enpresen estrategia globalaren adierazpidea da marka, bai enpresa barnean eta bai bertatik kanpo. Eta Fortune aldizkarirako garatu diren azterketek argi erakutsi dute korporazioaren izen onaren eta emaitza finantzarioen artean korrelazio estua dagoela.
Produkzio gaitasunaren gehiegikeria eta ondasun eta zerbitzu eskaintzaren arloko homogeneotasuna ezaugarri dituen mundu honetan, bereizketa egin beharra da “esperientzian” oinarritutako markaren ikuspegi berri horren euskarri nagusia.
Helburuak
- Gero eta globalagoak diren merkatuetan lehiatzeko orduan, marka funtsezko aktibo estrategikotzat hartu beharra dagoela ikusaraztea enpresa komunitateari.
- Bertaratzen direnei, ondo bereizitako arlo eta sektoreetan markaren kudeaketari ekiteko hainbat metodologia helaraztea, helburu bakar batekin: markaren irudi sendo eta sinesgarria sortuz eta horri eutsiz, bezeroarentzako eta enpresarentzako balioa sortzea.
- Merkatu tradizionaletatik gero eta urrunago dauden eta gero eta konplexuagoak diren merkatuetan marka ahalik eta hobekien kudeatzeko kritikotzat hartzen diren faktoreen inguruan gogoeta egitea.
MARKAren KUDEAKETAri buruzko III. Jardunaldia
Izena emateko bi aukera:
- Jardunaldi osoa
- Goizeko saioa
ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK