Partaideak
Cristian Saracco, Allegro 234
Cristian Saracco, PhD eta Allegro 234-ren Founding Partner & CEO.
20 urte baino gehiagoko eskarmentua marketin eta brandineko estrategian, Europa, Amerika eta Asiako hainbat enpresatan.
Allegro 234 sortu aurretik, Cristian Arthur D. Little International-eko partnerra izan zen, eta FutureBrand / McCann-Erickson World Group-eko zuzendari exekutiboa.
Salamancako Unibertsitate Pontifikoan graduondoko zein hezkuntza exekutiboko programetan marketin, brandin eta berrikuntzako irakaslea dugu, eta irakasle bisitaria Torcuato Di Tellako Unibertsitatean. Halaber, Europako beste hainbat unibertsitatetan zein nazioarteko kongresuetan hizlari gisa joaten da sarri. Artikulugile, liburuen kapituluen eta white paperren egilea. 2008an Brand 3.0 izeneko sare soziala sortu zuen, mundu mailako komunitate elebidun handienetako bat izatera heldu dena.
www.allegro234.net/
www.brand30.net
Carlos Sarabia, Grupo ULMA
Carlos Sarabia Marka, Komunikazioa eta Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko arduraduna da ULMA Taldean 1990etik.
Bere lana ULMA Talde Kooperatiboaren identitatearen garapenari lotua dago. Zentzu honetan, Carlos Sarabiak egin zuen marka bakarraren proiektua 90. hamarkadan.
Bere ardurapean, gainera, ULMA Taldeak Komunikazio Korporatiboaren hainbat egitasmo ipini ditu abian, barrura zein kanpora begirakoak. Eta honi esker, ULMA Taldearen irudia proiektu enpresarial ezberdin bat bezala landuz joan da. Bere partekatutako curriculumean adierazi beharra dago azken 20 urteetan lortutako guztia lan-talde lanari esker izan dela.
Joseba Kamio, Harman
Harman-en dihardut, bazkide-zuzendari, 2006tik. Publizitatea eta Harreman Publikoetan eta antropologia kulturalean lizentziatua, esanahien kudaketa estrategikoan aritzen naiz, “planner”, “brand manager” edo modan jarriko den edozein –er gisa, hainbat markaren “aingeru”.
Brandinaren alderdi kulturaletik dihardut batez ere, testuinguru kultural jakinen baitako xede-talde jakinenganako estrategiak garatu ahal izateko, modurik ahalik eta sendoenean.
Enfokea eta trakzioa dira nire obsesioak, erritmoa eta ekintza, sendotasun estrategikoa, finean. Egungo eskenatoki interaktiboan antropologiak ematen dituen bentajak baliatzen ditut. Hiru plazako zirkoan, nortasuna eta rolak dantzan, jokoan eta jolasean, gizatasunik handiena erakusten duten funtzio eta pertsonaiez josita. Berrirakurketa identitarioa, eta brandina, benekotasuna eta konfidantza. Sarritan gauza hauetaz eta beste batzuetaz dibagatzen dut ikasleekin, unibertsitatean eta unibertsitatetik kanpo.
Pedro Balboa, Kukuxumusu
Pedro Balboa (1975) Kukuxumusuko Komunikazio Zuzendaria da. Iruñean sortutako enpresa honi dago lotua bere ibilbide profesionala azken 7 urteetan.
1989ean sortua, hasiera batean San Fermin jaietako elastikoak egiteko sortu zuten enpresa, baina, denboraren poderioz, handituz eta aldatuz joan zen, eta gaur egun 98 herrialdeetan dago eta euren marrazki ironikoek hamaika gai jorratzen dituzte.
Gaur egun, 20 denda ofizial dituzte eta 105 pertsonek egiten dute lan enpresan; urtero urtero hainbat bilduma ezberdin kaleratzen dituzte eta makina bat enkarguzko marrazki mundu osoan zehar.
Leire Barañano Orbe, Eroski
Azkenengo hiru urteetan EROSKI-ko Idazkaritza Nagusiaren ekintzak sustatu eta dinamizatzeaz arduratu naiz, Presidentziarekin elkarlanean.
Duela bederatzi urte hasi nintzen lanean EROSKI taldearen planifikazio eta kontrol estrategiko arduradun bezala, beraz kooperatiba honen eguneroko dinamika gertu-gertutik ezagutzen dut.
EROSKI-n sartu baino lehenago, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatura titulua lortu nuen, eta gero Euskal Herriko Unibertsitateko “Finantza Ekonomia II” sailan lan egin nuen. Horrez gain EHU-ko Kanpo Merkataritzan masterra ere bukatu nuen, gizarte ekonomian aditua bezala. Kooperatiben gizarte eta enpresa jarduera nire ibilibidearen hasieratik datorrela esan daiteke, beraz.
Markaren kudeaketa eta beraren garapen korporatiboena nire eginbeharretako bat da; baita nire lankideena. Egunero, markaren balore eta ezaugarriak indartzeko gogor jarduten dugu, kontsumitzaile eta bezeroengana ahalik eta modurik onenean heltzeko.
Honen aplikazioak duen zailtasuna kontuan hartuz, gure baloreen notorietatea zabaltzeko, eta bezeroak gure nortasun identitatea gero eta hobeto jasotzeko aurrera pausuak bezala baloratzen ditugu.
MARKAren KUDEAKETAri buruzko V. Jardunaldia
Branding kontuetaz aritzeko goiz bateko Jardunaldia; bertan hainbat euskal marketako arduradunak izango dira.
ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK