Partaideak
Joan Jimenez, Social Branding
Brandin eta 2.0 komunikazioaren esploratzailea eta jakintza-alor anitzeko sortzailea, hainbat libururen egilea, hala nola, "Cómo cocinar tu marca”, “21 posturas para hacer el amor con tus clientes” o “Brandland, la fábula del nuevo mundo"; + brandguide "marka eta beraien lideren gida", eta +brandworkmeeting-arena, Toni Mascaró eta Marta Carballorekin batera; eta Sponch-arena, "La marca de una actitud".
David Riu, BES La Salle Enpresa eta Teknologia Saileko Zuzendaria
ESADEtik Enpresen administrazio eta zuzendaritzan doktorea, MIT Sloan-ean trebatua berrikuntza eta estrategian.
Marken inguruko aditua hainbat elkarte eta institutuetan eta hainbat kongresutan ikuskatzailea.
Hainbat lan idatzi eta argitaratu ditu maila akademiko zein profesionalean komunikabide nazional eta atzerritarretan.
Profesionalki, beti egon da markei lotuta, bai planifikazio estrategikoko aholkulari gisa, bai komunikazio arloan. ‘El nuevo brand management’ (Gestión 2000) liburuaren egilekidea.
Alazne Uribarri del Olmo, Eusko Labeleko Marketin Zuzendaria
Eusko Labelen duela 17 urte hasi zen lanean, erakunde hau eratu zenetik, 1992ean. Lehenik, Eusko Labelen Jakien Kalitatearen Kontseilu Araututzaile bezala, eta beranduago, Kalitatea Fundazioa bezala, erakunde hau eratu zen Euskal Herriko kalitatezko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko asmoz.
Ordutik hona, bere sorreran parte-hartzeaz gain, lanpostu eta betebehar ezberdin bete ditu. Une honetan, Eusko Labeleko bi ataletako bat zuzentzen du. Bere taldean 9 profesional ditu, ondoko zereginetan: nekazaritza, abeltzain eta arrantza azpisektoreen dinamizazioa, kontsumitzaileei informatzea, salmentak sustatzea, irudi korporatiboa lantzea eta barne zein kanpo komuikazioa antolatzea.
Kontrol guneko Zuzendari orokorra, Giza Baliabideak, juridiko zein finantza-atalarekin batera urtero 6 milioi euroko aurrekontu publikoa kudeatzen dituzte.
Jordi Gimenez, BrainVentures-eko bazkide fundatzailea.
Enpresa Zientzietan eta Ekonomikoetan, eta ITM-ean lizentziatua.
Marketin arloko ia alor guztietan eskarmentu handia dauka; hamaika urte luzez ikerketa estrategikoan aritua hainbat aholkulari-enpresetan; hala nola, leemas PRM internacional eta Hamiltom IE.
Publizitateko planifikazio estrategikoan Vinizius Y&R enpresaren eskutik sartu zen, bertan lau urtez 20 kontuen estrategiaren arduradun izan zelarik: Nocilla, LU, Bacardi, Alfa Romeo, Eecoembes, La Piara Solano, San Miguel, Bocadelia , Casa Tarradellas, La Sirena, ABC, Avecrem, Nocilla Actimel, eta abar.
Iaz, Antonio Monerris eta planner talde batekin batera, BrainVentures Estrategia tailerra sortu zuen. Ordutik hona, brandin, berrikuntza eta ezagueraren kudeaketaren proiektuak zuzendu ditu Gallina Blanca, Schweppes, Panrico Donuts, Altadis eta, Euskadin, Seguros Lagunaro eta IF perfumerías markentzat.
UPCko Innova Programan barruan, enpresa berrien eta ekintzaileen aholkularia ere bada Jordi Gimenez. Gainera, Barcelonako hainbat unibertsitate publiko zein pribatuko marketin irakaslea dugu.
Itziar Cenoz, TEKNIKER-eko Marketin Zuzendaria
Itziar Cenoz Enpresa Zientzia eta Ekonomikoetan lizentziaduna Deustoko Unibertsitatetik, Executive Education-ean masterra, ESADEtik.
Hamaika urteko eskarmentuarekin Irizar S. Coop-en Marketin eta esportazio-merkatuetako Salmenta sailean, 2007 geroztik Tekniker IK-4ko Marketin burua eta zuzendaritza-taldeko kidea.
Tekniker IK-4ko Marketin Estrategikoko prozesua abian ipini du, markaren posizionamendu, definizio zein sustapenean indarra jarriaz. Bera arduratu da, baita ere, komunikazio estrategiaren inplantazioaz, eta agentzia nahiz komunikabideekin erlazioaz.
MARKAren KUDEAKETAri buruzko IV. Jardunaldia
Izena emateko bi aukera:
- Jardunaldi osoa
- Goizeko saioa
ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK